Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Zientziaren sorlekuak Euskal Herrian: Bergarako Errege Seminariotik Laboratorium Museora»

noviembre 12 - diciembre 17

FORMAKUNTZAREN AURKEZPENA

Ikastaro honetan, Euskal Herriko zientziaren sorleku garrantzitsuena ezagutuko dugu, Bergarako Errege Seminarioa «Gipuzkoak eta Euskal Herriak historian zehar izan duen hezkuntza eta zientzia-erakunde garrantzitsuena». Gaur egun ezezaguna izan arren, XVI. mendearen bukaeratik gaur egun arte beti izan da goi mailako hezkuntza erakundea.

Wolframaren aurkikuntzari leku berezi bat eskainiko diogu, hori izan delako Euskal Herriak bere ibilbide historiko guztian zientziari egin dion ekarpen garrantzitsuena: elementu kimiko berri baten aurkikuntza, hain zuzen ere.

Laboratorium “gizarte museoa” ere ezagutzeko aukera emango du ikastaroak. Esandako altxor historiko-zientifikoa gordetzen du eta bere helburu nagusia¿garapenaren alde lan egitea da, beti ere, berrikuntza, zientzia, ondarea eta hezkuntza oinarrizko eta ezinbesteko lanabesak izanik. Zientzia, ondare eta gizarte topagunea da.

Ikastaro honek aukera paregabea eskaintzen du parte-hartzaileen kultura zientifikoa aberasteko!

HELBURUAK

– Euskal Herriko zientziaren sorleku garrantzitsuena ezagutzea.

– Euskal Herriak zientziari egindako ekarpen unibertsala ezagutzea: wolframa elementu kimikoaren aurkikuntza.

– Kultura zientifikoa sustatzea.

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako doako online ikastaroa, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin.

Local

Kexaako Monumentu Multzoa – Arte Sakratuko Museoa
Aiara
Ayala/Aiara, Álava 010 España