 
Hazitoki Topaketak:
Zirku soziala pertsonengandik gertu, Gernikan:
Azaroaren9an «Hazitoki Topaketak» izango dira berriro ere Gernikako merkatuko plazan. Zirkua praktikatzen duten behar bereziak dituzten pertsonek egindako lana ikusarazteko sortutako topaketa hau aurten itzuliko da gizarte osoa interpelatuz, ahalik eta topaketa pluralena eta abegikorrena izan dadin.
Edizio berri honetarako, Hazitoki elkarteak jarduera ugari eta askotarikoak programatu ditu familia osoarentzat, ez bakarrik behar bereziak edo desgaitasunen bat duten pertsonenentzako, Hazitokiren espiritua kalera eramateko helburuarekin. Zirku inklusiboaren jardunaldia mundu guztiak zirkuan eta tailer eta jardueretan parte har dezan eta goza dezan erabat irekia.