Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea 2025: «Redux Redux»

noviembre 2

2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.

Sinopsiak hotzikara, misterio eta plazer ilunerako ate guztiak zabalik uzten ditu: “Irene Kelly, bere alabaren heriotza mendekatzeko ahaleginean, hainbat errealitatetan zehar bidaiatzen duen emakume bat da, eta bere asmoa da hiltzailea behin eta berriro hiltzea. Mendeku hartzeko obsesioa laster bihurtzen da adikzio”. Kevin eta Matthew McManus anaiek zuzendua eta bien arreba Michaelak antzeztua, zure garrasiak inork entzuten ez dituen kanpoko espaziotik oroitzapenak ekartzen dizkigun izen bat daraman konpainia batek, Mothershipek ekoitzia, zientzia fikziozko thriller sendo-sendo bat da, eta mendekuaren inguruko kontakizun laino eta bihurria apur bat, multibertsoa zeharkatzen duena arima airean eta gorputza dardara atsegin batean uzteko. Badu halako (barkatu) buddy movie kutsua (neskekin) baita halako (barkatu) road movie kutsua ere.

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Kevin McManus, Matthew McManus.
  • Ekoizpena: Michael J. McGarry Kevin McManus, Matthew McManus, Nate Cormier, PJ McCabe / Mothership Motion Pictures.
  • Gidoia: Kevin McManus, Matthew McManus.
  • Argazkia: Alan Gwizdowski.
  • Musika: Paul Koch.
  • Muntaketa: Derek Desmond, Nate Cormier.
  • Aktoreak: Michaela McManus, Stella Marcus, Jeremy Holm, Jim Cummings, Taylor Misiak, Grace Van Dien.

Local

Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España