
2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Cannesko Semaine de la Critique txit goren eta ausartean, Ratchapoom Boonbunchachokek AMI Paris Sari Nagusia jaso zuen. Eta bere eskubidez jaso ere, zeren eta bere filmak, Thailandiako doluaren, memoriaren eta tentsio sozial, politiko eta bizitzako tentsio garaikideen inguruko komedia beltz eta fantasiazko tonu harrigarrietan egindako esplorazioak, hori eta gehiago merezi duelako. Guztiz bitxia —zure emazte maitatuaren espiritua xurgagailu batean babesten da, arima askoz gaiztoago batek bizilekutzat duen hozkailu batek eraso egiten dizu, mamuek sexua (homosexuala) dute bizidunekin…— eta aldi berean oso mingarria eta ziurra (mamu horiek heriotzaren aurrean amore emateari uko egin ziotenenak omen dira). Ez pentsa erotu zaretenik gogora ekartzen badizue, (urrun-)urrundik, Joe Danteren Homecoming (2005).