
2025eko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen egitarauaren barruan.
Anaiak dira, letoniarrak, film labur bat dute, Castratus the Boar (2015) izenekoa, eta film luze bat, Troubled Minds (2021) izenburua duena, psikearen gainbeherei buruzkoa. Lauris eta Raitis Abele dute izena, eta hirugarren anaia bat ere aipa dezakegu, Marcis, fotografiako zuzendaria. Hirurek elkarrekin filmatu dute (animazioan) inork Astean ikus dezakeen filmik zikin, lizun, lohiena, baina nolabait Urkijoren Gaua (2025) filmarekin lotzen dena. Livonian gaude, XVIII. mendean. Euria ari du. Herriko tabernatik sakabanatzen gara. Barran, ostalaria sorgina da, eta jauregian, Nagusia, inpotentea… Elizan, apaiz ankerrak Izpi Sakratu bat gurtzen du, norbaitek lapurtuko duena… Aigars Gercans eta Harijs Grundmanisen animazio errotoskopiko liluragarri, lizun, dardarati honek zintzilik, ainguratuta, harrapatuta edukiko zaituzte 93 minutuz.