Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxoarte 2025: «Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa»

noviembre 8

Getxoartek sormen-jarduera sustatu eta herritarren parte-hartze artistikoa bultzatu nahi du, baita artistak eta/edo zaleak zabaldu eta ezagutzera eman ere. Getxo Kulturak GETXOARTE Aire Libreko III Pintura Lehiaketa antolatu du, 2025eko azaroaren 8an, Algortan, Getxon.

1. Parte-hartzaileak
Helduen kategoria bakarra ezartzen da. 18 urtetik aurrera.

2. Teknika, estiloa eta gaia
Estiloa eta teknika libreak izango dira eta gaia Algorta eta Andra Mari auzoetako natura- eta hiripaisaiak izango dira. Lanak aire zabalean egin beharko dira lehiaketaren egunean bertan.

3. Izen-ematea:
Izena emateko epea zabalik egongo da deialdia argitaratzen denetik aurrera eta honela egin ahal izango da:

  • getxoarte@getxo.eus posta elektronikoaren bidez, azaroaren 6ra arte.
  • Erregistro telematikoaren bidez (Eskaera orokorra), azaroaren 6ra arte.
  • Lehiaketaren egunean, Algortako Musika Eskolan, 09:00etatik 10:00etara, euskarria zigilatzen den unean.

4. Obraren ezaugarriak
Lehiakide bakoitzak gehienez ere lan bat aurkeztu ahal izango du, sinatu gabe eta gehienez 150 x 150 zm-koa.

Pintura-astoa ekarri behar da, antolakuntzak ez baitie material hori emango parte-hartzaileei.

5. Lehiaketa
Lehiaketa 2025eko azaroaren 8an, larunbatean, egingo da Getxoko Algorta eta Andra Mari auzoetan.

Lehiaketaren egunean bertan, Algortako Musika Eskolako harrera-lekuan, 09:00etatik 10:00etara bitartean, zigilatzeko euskarria aurkeztu beharko da nahitaez. Euskarri hori zurruna izan beharko da. Deialdi honetan ezarritako arauak betetzen direla bermatzeko zigilua ez duten pinturak edo marrazkiak ez dira lehiaketan onartuko.

Euskarriak lanerako prest aurkeztu ahal izango dira, baina inola ere ez dira onartuko zirriborroak, marrazkiak eta euskarri horien gaineko beste seinale batzuk.

Parte-hartzaileek beren lanak egiteko behar dituzten tresnak eraman beharko dituzte lehiaketara.

Lanak entregatzeko ordua: Algortako Musika Eskolako harrera-lekuan, 2025eko azaroaren 8an, larunbata, 14:00etatik 14:30era. Marrazki bakoitzarekin batera, gutun-azal itxi batean egilearen datuak agertuko dira (Izen-abizenak, NAN, helbidea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa).

Lan bakarra onartuko da lehiakide bakoitzeko.

6. Epaimahaia
Epaimahai kalifikatzailea arte munduarekin zerikusia duten bi pertsona kualifikatuak osatuko dute, antolakuntzak izendatuak. Saritutako lanei dagozkien gutun-azal itxiak bertaratutako jendearen aurrean irekiko dira, eta egileen izenak hemen jakinaraziko dira: une horretan, obra sinatuz.

7. Sariak
500,00 €ko 6 sari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren menpe egongo dira sari guztiak. Indarrean dagoen legediaren ildotik. Sariak 2025ko azaroaren 8an banatuko dira, 14:30ean, Muxikebarrin.

Lehiaketan saritutako obra guztiekin egutegi bat egingo da, Getxo Kulturak 2026. Urterako argitaratuko duena. Sariak saritutako lanaren ustiapen-eskubideak erostea ekarriko du, aipatu egutegian sartua izateko. Irudia egutegiaren eta Getxo Kulturaren sustapen eta komunikazio helburuetarako ere erabili ahal izango da.

9. Obren jabetza
Saritutako lanak autorearen jabetzakoak izango dira. Getxo Kulturak erreproduzitzeko edo erakusteko eskubidea izango du, baina horrek ez du esan nahi egile-eskubiderik ordaindu behar duenik.

10. Obrak berreskuratzea
Saritutako lanen kontsigna Getxo Kulturaren esku geratuko da egutegia digitalizatzeko eta editatzeko lanak egiten diren bitartean.

 

Local

Muxikebarri – Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa – (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioa)
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo, Bizkaia 044 España