25 urteko ibilbide sendoarekin, Septeto Santiaguero Kubako musika tradizionalaren erreferente nagusietako bat da nazioartean. Bere energia, benetakotasuna eta sustraiei leialtasuna mundu osoko agertokietara iritsi dira, son kubatarra belaunaldi berrietara eramanez.
“Y Sigo Pa’lante Tour” izenburuak taldearen espiritua bikain laburbiltzen du: sonaren ondarea akorde bakoitzean ohoratzen duen baina aldi berean etengabe aurrera egiten, hazten eta berritzen jarraitzen duen taldea da. Izan ere, duela urte batzuk izen bereko abestia kaleratu zuten, eta hain ordezkagarri bihurtu da, ezen euren ibilbideari buruzko dokumental bat ere izen horrekin grabatu baitute.