
Zure esentziarekin konektatzera gonbidatzen zaituen ikuskizuna.
«Yûgen« kontzeptu oriental bat da, unibertsoaren edertasunaren esanahi sakonenarekin bat egiten laguntzen diguna. Filosofia honek irakasten digu gure sentimendu eta pentsamendu sakonenekin bat egiten gaituen errealitatera irekitzera, hausnarketara gonbidatuz.
Argiaren eta iluntasunaren tarteko espazioetan zehar ibiltzeak bizitzaren bide intrintsekoa erakusten digu. «Yûgen« hiru arimaren topaketa da, beren bizi-bidean aurrera eginez gaur egungo gizartearen hormak nola hautsi eta beren esentziaren zentzua berriz aurkitzeko.
La Banda teatro circo konpainia sortzailea da, inprobisazioa eta hizkuntza eszeniko berrien ikerketa prozesu sortzailearen zutabe nagusi dituen konprometitua. Begirada honek molde finkatuak haustea, ezezagunaren bidea jorratzea, sakonenean murgiltzea, galtzea eta hortik abiatuta azaleratzea, haztea eta unibertso propio bat sortzea bilatzen du.
Fitxa artistikoa:
Testuaren egiletza: Izaskun Lasarte
Musikaren egiletza: Jorge Cordón
Koreografiaren egiletza: La Banda teatro circo
Zuzendaritza: Anna Ros
Ikuskizunaren iraupena: 55 minutu
Antzezleak: Nano Napal, Gaspar Illoro eta Izaskun Lasarte