Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Getxoarte 2025: «Apurtu», Eider Morenoren erakusketa

noviembre 6 - noviembre 26

Algortako Kultur Etxeko erakusketaretoa (Villamonte)

  • al.-or.: 11:00-14:00/ 18:00-21:30
  • lr.: 10:00-13:00

Sarrera doan

Bisita gidatua artistaren eskutik: azaroaren 19an, 19:30ean. Doan, edukiera bete arte. 

Getxoarte 2025 beka jaso duen proiektua- artistaren argazki-erakusketa. Lemoizko zentral nuklearraren inguruko gatazkara bueltatu da artista, argazkiaren eta memoriaren bidez.

Eider Morenoren ‘Apurtu’ argazki-proiektuak Lemoizko zentral nuklearraren irekierak 70-80ko hamarkadetan sortu zuen gatazka sozialean sakontzea du helburu, indarkeria sozialeko ekintzak eta paisaian oraindik irauten duen azpiegitura bat eraikitzeak ekarri zuen indarkeria naturala kontrajarriz. Artxibo historiko-fotografikoa eta memoria erreferentzia nagusitzat hartuta, sortzaileak ibilbide bisuala proposatzen du, gaiak eskatzen dituen konplexutasunari eta sentsibilitateari aurre egiteko erronka duena. Horretarako, apurtutako irudia erabiltzen du, pixelatua, haustura eta proportzionaltasun eza erakusteko gai dena, indarkerien arteko konfrontazioa azpimarratzeko balio duena.

Detalles

Comienza:
noviembre 6
Finaliza:
noviembre 26
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/11/06/apurtu/webkklik00-detalle/eu/

Local

Algorta Kultur Aretoa – (Algortako Kultur Etxea)
Urgull, z/g
Getxo, Bizkaia 044 España