Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Liburu-aurkezpena: «Dena zulo bera zen» (Eider Rodriguez)

noviembre 6

Eider Rodriguez idazlearen Dena zulo bera zen ipuin liburuaren aurkezpena.

Inma Errea ekitaldiaren aurkezlea izango da.

Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da liburu honetan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista.

Hendaian, Bordelen, Donostian, Irunen, Koh Pha Ngan-en, Hondarribian, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat, eta ondorioz lehena, Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan.

Local

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España