
“Munduratu” leku ezberdinetan ematen diren jaiotzen inguruko liburua da, amak eta jaioberriak elkar ezagutzen duten uneari buruzkoa.
Munduratzea unibertsala da. Anitza. Badira hautuak, baina batez ere, badira aukeratu ezin diren baldintzak. Denak dira bereziak. Bakarrak. Eta denak dira munduratzeak.
Nerea Ansók berak idatzitako azken ipuina aurkeztuko digu; Kamishibai euskarria erabiliz “Munduratu” ipuina kontatuko digu. Ondoren, sormen tailerra gidatuko du, norberaren inguruko sortzeari buruzkoa.