Iñigo Salinero Txinara joan da eta zegoena baino txinatuago itzuli da. Gizakiaren ikuspegi garratz eta eldarniozkoena emango digun bakarrizketa: ederra izatearen drama, lo-kuluxka erlijio gisa eta bizitza ikusteko bere zentzu estralurtarra.
Jarduera hau Udal Liburutegi Sareko 2025eko urritik abendura bitarteko programazioaren parte da. Kontsultatu jarduera guztiak liburutegien agendan.