Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema familientzat: Kameleoiak gara!

noviembre 9

Familiartean gozatzeko bost film laburren proiekzioa. Saioarekin lotuta, nahi duenak Hezkuntza arloak antolatutako Kameleoiak gara! Zinea familientzako lantegian parte har dezake, zinearekin zerikusia duten gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko xedearekin.  Aurten lantegiak gidatuko dituen gonbidatua Maider Fernandez izango da. 

5 urtetik gorako haurrentzako lantegia. 

 

SINOPSIAK

Le Tunnel de la nuit, Annechien Strouven, Frantzia, Belgika, 2024, 9’

Hondartzan tunel bat aitzurtu ostean, munduko lurralde desberdinetako bi umek elkar topatzen dute. Elkarrekin tunel bat aitzurtzen dute Ipar Polora eta han etxera itzultzeko bide magiko bat aurkitzen dute.

 

Tsuru, Pedro Anias, Brasil, 2024, 6’

Tsuru lotan dagoen papel zati baten istorioa kontatzen du. Tsuru (txori japoniar baten origamia) baten hegalen astintzeak esnaraztean, paper zatiak bidai erronkari bati ekiten dio eraldaketa baten bila.

 

Los Carpinchos, Alfredo Soderguit, Uruguay, Frantzia, Txile, 2024, 11’

Kapibara eme batek eta haren kumeek haien hezegunea inbaditu duten ehiztariengandik ihes egiten dute eta inguruko oilategi batean babesa aurkitzen dute. Oiloek kapibarak baztertzen dituzte eta urrun mantentzeko arau zorrotzak ezartzen dituzte. Baina arau horiek elkar ezagutu nahi duten kapibara kume batek eta oilotxo batek hautsiko dituzte, eta horretarako zenbait arrisku hartzera konbentzituta daude.

Egoerak amaiera ustekabera eramango ditu, eta horrek bi espezieen bizitza aldatuko du, eta, agian, beste animalia batzuena ere bai.

 

Què li passa al cel?, Irene Iborra, Espainia, 2022, 10’

Eguzkia pozik ateratzen da horizonte gainetik, eta paisaia ederrenak ongietorria egiten dio. Gizakiak ere esnatzen dira eta beti egiten dutena egiten dute: zuhaitzak moztu, zentzurik gabe eraiki eta lotsarik gabe kutsatu. Haien ideiak eta ekintzak, planetarekiko oso errespetu gutxikoak gehienetan, ingurune osoa arriskuan jartzen ari dira. Ez dira konturatzen egiten duten guztia, lehenago edo beranduago, beraiei ere eragingo diela. Hala ere, unibertsoak ez du hainbeste pazientzia…

 

La Boulangerie de Boris, Maša Avramovi?, Suitza, Frantzia, Kroazia, 2023, 8’

Goizero, Borisek, herriko okinak, labealdi ogi eta pastel fresko sorta bat prestatzen die auzokideei, baina… Atxus! Ezin dio eztula egiteari uzti. Irinarekiko alergikoa bihurtu da. Nola lortuko du herriko guztientzat ogia egiten jarraitzea?

 

 

Local

Tabakalera – (Kontadores eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España