Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinea eta musika 2025: «El agua»

noviembre 22

ISLA KUMEk zuzenean joko du El agua filmerako bere musika.

El agua, Elena López Riera, Espainia, Frantzia, Suitza, 2022, 104′

Uda da Espainiako hego-ekialdeko herri txiki batean. Ekaitz baten ondorioz, bertatik igarotzen den ibaia gainezka egitear dago. Sinesmen zahar baten arabera, zenbait emakume uholde bakoitzarekin desagertzeko predestinatuta daude “barnean ura daukatelako”. Ana amarekin eta amonarekin bizi da, eta herrikoek mesfidantzaz begiratzen diote beren etxeari. Euritearen aurreko giro elektrikoan, Anak José ezagutuko du, barruko mamuak uxatzeko borrokan ari den bitartean.

ISLA KUME Laura Sorribas eta Andrés Camposen unibertso soinuduna da, letra sutsu eta soinu abangoardistadun fusio bat, dena astintzen duena. Mugarik gabe soinu eta diskurtso berriak esploratzeko duten grinak sortu du ekoizle, musikari anitz eta abeslari hauen bikote leherkorra.

Elektronika. Hip hopa. Popa. Agian ezer ez edo, beharbada, dena aldi berean. Gure uhartearen mugetatik harago doan munduaren sentimenduak, intimitatea, maitasuna eta gorrotoa, argiak eta itzalak esplorazio, birdefinizio eta besarkadaren xede bihurtzen diren espazio bat.

Local

Tabakalera – (Kontadores eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España