
Bilboko Udalak «Mila Musika Haria» ren XVI. edizioa jarri du abian, urtero Abandoko Barrutian ospatzen den hari-instrumentuen inguruko musika-zikloa.
Azaroaren 7an, 14an, 21ean eta 28an, ostirala, eta abenduaren 5ean, ostirala, 19:00etan, Bertendona Institutuan egingo diren bost kontzertuetan zehar, folka, musika klasikoa edo zinema, jazz edo fusio erritmoak eta elementu tradizionalak uztartuko dira.
EGITARAUA
Azaroaren 7an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua
DÚO BOREAL
Notas de ellas
NOTAS DE ELLAS programak hainbat konpositoreren sormena eta ahotsa erreibindikatzen ditu errepertorio paregabe baten bidez, obra klasikoekin hasi eta emakumeek idatzitako sorkuntza garaikideetaraino. Teknika fina, adierazkortasuna eta elkarrizketa historiko sakona uztartzen dituen kontzertua.
Azaroaren 14an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua
JUAN JOSÉ ROBLES
Juan José Robles musikariak eskarmentu handia dauka musika herrikoi eta tradizionalen inguruan, eta keinu txikiren bat ere egiten dio musika klasikoari eta flamenkoari. Bere bigarren diskoak, IN-QUIETUD, Europako diskorik onenaren saria jaso zuen 2019an World Music Centralen eskutik.
Azaroaren 21ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua
GITARRA LEHIAKETAren XIII. edizioa
JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA
YITAO LUO (Txina)
Lehen saria
Gaur egun Xu Tuo irakaslearen aginduetara Shenzhengo Musika Kontserbatorioan ikasten du.
ERIKA TAKADA (Tokio – Japonia)
Euskadi eta Nafarroako ikasle interpreterik onena
Gaur egun Eduardo Baranzano eta Unai Insaustirekin ikasten ari da Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.
Azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua
Abenduaren 5ean, ostirala, 19:00etan. Bertendona Institutua
PÉTER & ZOLTÁN KATONA
Gitarren nazioarteko bikotea
Mundu osoko kritikariek diote gitarra-bikote bikainenetako bat dela Hungriako Peter eta Zoltan
Katona anaiek errepertorio klasikoko lanak (Bach eta Piazzolla) eta herri-musikaren moldaketak (pop, rock eta jazz-standardak) eta konposizio propioak interpretatuko dituzte. ALHAMBRA INSPIRATIONS azken lanak arrakasta handia izan du 2024an kaleratu zutenetik.