
Ziklo-koordinatzailea: Juan Arteaga
Queer istorioak hasieratik izan dira zinemaren parte. Zikloak islatu nahi ditu LGTBI+ eta queer filmek ahots, genero eta estilo zinematografiko askoren bidez eskaintzen dituzten begiraden aberastasuna eta aniztasuna, identitate, afektibitate eta sexu aniztasuna ospatzeko eta desberdintasunaren inguruko aurreiritziak desegiteko.
LES INVISIBLES
Sébastien Lifshitz. Frantzia. 2012. 115 min.
Dokumentala / Biografiak / Zahartzaroa / Homosexualitatea.
Adineko gizon eta emakume homosexualak beren bizitzez mintzo dira, eta nola moldatu behar izan duten beren sexualitatearekin Frantziak baztertu zituen garaian.
Jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.
+ 18
Doan. Aurrez izena emanda