Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema Gaur 2025: «La Quimera»

noviembre 11

Alice Rohwachter. Italia. 2023. 130 min.

Zinemagile italiar honen filmek ikusmina pizten dute beti. Azken maisulan honekin bidaia kitzikagarria egingo du iraganera, mitoak eta memoria berrikusteko asmoz. Guztiok dugu kimeraren bat, irrika biziz egin edo eduki nahi dugun arren, beti ihes egiten dugun zerbait. Esaterako, ahaleginik gabe aberats bihurtzea eta lan egiteari utzi ahal izateak liluratzen ditu «tombaroli” direlakoak, hau da, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoak arpilatzen dituztenak. Arthurrentzat, aldiz, kimerak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Hura aurkitzeko grinak akuilatuta, Arthurrek aurre egingo dio baita ikusezinari ere, lurpean barneratuko da, mitoek diotenez Beste Mundura omen daraman atearen bila. Bizidun eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko bidaia ausart horretan, pertsonaien patuak gurutzatu egingo dira, nor bere kimeraren atzetik dabilela.

Sarrera librea lekuak bete arte.

Jatorrizko bertsioa azpitituluekin

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España