Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema Gaur 2025: Proiekzio / Performancea My Mexican Bretzel + Zabala

noviembre 30

Nuria Giménez Lorang. 2019. Espainia. 73 min.

My Mexican Bretzel film saritua aurkezten dizuegu, Zabalaren zuzeneko musikak lagunduta. Jon Agirrezabalaga konpositore eta ekoizle bilbotarra ezaguna da We Are Standard taldean egin duen ibilbide luzeagatik. Orain, Zabala izena hartu, eta lan pertsonalago batean dabil buru-belarri. Genero elektronikoetan murgilduta (ambient, IDM, drone…), ikuspegi esperimental eta irekia jorratzen du azkenaldian Jonek, arte eszenikoetara zein zinemara bideratutako lanarekin batera. Musika elektroniko organikoenaren alkimista bihurtuta, Jon eremu oniriko eta errealen arteko mugekin jolasean aritzen da, edertasun ezohiko eta arraroko lurraldeetara begira… zein ezin hobeto uztartzen baitira Nuria Giménez Lorangek film honetan landu duen “found footage” teknikarekin.

My Mexican Bretzel emakume dirudun (Vivian Barrett) baten egunkari intimoa da, joan den mendeko berrogeiko eta hirurogeiko hamarkaden artean bere senar Leónen (industrial aberatsa bera) etxean senideek egindako filmazio amateurrekin ilustratuta. Horrez gain, Douglas Sirk, Todd Haynes eta enparauen erako melodrama klasikoa ere bada, sentimenduak pil-pilean. Bidaia bat airean, Europa zaharrean barrena. Eldarnio erromantiko bat.

Bernaola Zikloarekin lankidetzan aurkeztutako filma.

Gonbidapenak eskatzeko datak
  • Noiztik: 2025/11/17 10:00

Leku-kopuru mugatua. Doako jarduera

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España