Allpamanda (2023). Colectivo Tawna. Ekuador. 93 min.
Agintari indigenen testigantzen eta 1980tik azken hamarkadara arte bildutako materialaren bidez, filmak Ekuadorko Amazoniako komunitateek enpresa hidroelektrikoen, petrolio-enpresen eta meatzarien mehatxuen aurrean duten erresistentzia eta konpromisoa erakusten du. Borroka horien buru izan zirenen istorioek ondare bizi gisa balio dute, beren lurren defentsak aurrera jarraitzen duela eta etorkizuneko belaunaldietan haien oroimenak iraun behar duela gogoraraziz.