Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Landa-inguruneko ekoizpen eredu jasangarriak»

febrero 26, 2026

Oharra: Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da

Amazonia ez da ukitu gabeko ingurune birjina bat, baizik eta herri indigenek milaka urtetan oihanarekin izandako harreman orekatuaren emaitza. Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketako tesi horretan sakonduz, gure ingurunean ekoizpen eredu jasangarriak martxan jarri dituzten bi esperientzia ezagutuko ditugu: basogintza jasangarria lantzen duen Tantai kooperatiba, eta elikadura burujabetza kolektiboki lantzen duen Amillubi proiektua.

Parte hartuko dute:

  • Markel Arriolabengoa: Tantai kooperatiba
  • Leire Ibarretxe, Ane Rivas: Amillubi proiektua
  • Moderatzailea.: Estitxu Eizagirre: kazetaria Argian.

Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketarekin lotutako jarduera.

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España