Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bilbao Bizkaia Design Week 2025

noviembre 20 - noviembre 28

Biotik Design. Larrialditik biziberritzera.

«Edizio honek paradigma aldaketa bat bultzatzen du: diseinutik, kontsumo-tresna gisa; diseinura, bizitzari eusten eta errazten dion indar gisa ulertuta. Aurrekaririk gabeko krisi ekosozialaren aurrean, jada ez da nahikoa jasangarri izatearekin: premiazkoa da biziberritzea. Ezin dugu giza jarduera mantendu lehenago giza-ekosistemak eta ekosistema naturalak ondu, birgaitu eta biziberritu gabe.

Orainaldi arrotz baten aurrean, etorkizun emankorrak imajinatzera eta eraikitzera gonbidatzen dugu; interdependentziatik lan egitera eta ingurunea zaindu, konpondu eta balioa itzuliko dioten prozesuak aktibatzera. Larrialdia da ekintza eta aldaketa biziberritzailea bultzatuko dituen konpromiso kolektiboaren abiapuntua.

BBDW25ek, Pez Estudio komisario duela, Biziberritze-Diseinua gaur egungo krisien erantzun gisa aurkezten du, planetako biziaren jarraipena ahalbidetzeko bide gisa. Bere programazioak kontzeptu honek profesional eta hiritarrekin duen lotura azpimarratzen du, aldaketa ekosozialerako bideak ireki eta zainduko dituzten praktikak aktibatzeko helburuarekin.

Diseinuaren nazioarteko erreferenteak biltzen ditu Irekierak, biziberritzeko funtsezko tresnak partekatzen dituztenak. Seeds for Regeneration-en, profesionalak eta tokiko erakundeak ahots horiekin ari dira hizketan, etorkizuneko proiektuak aktibatzeko erreferente diren heinean.

Laborategiak Bilboko osasun komunitarioaren erronkak Euskadiko diseinuko ikasleen proposamen sortzaile bihurtzen ditu, eta astean zehar aurkeztuko dira. Aldi berean, erronka horiek dira Taupadaren jatorria, Bilboko kaleetan dagoen instalazio interaktiboa, herritarrak beren bihotzetatik esperimentatzera gonbidatzen dituena. HOPE! Bideoforuma olatu biziberritzailea zabaltzen du, tokian tokiko ahotsak integratuz, bai eta ametsak eta ekintzak bultzatuz. Eta Podcasting-ean, sortzaile berriek zein finkatuek biziberritzeari buruzko ikuspegiak partekatzen dituzte.

Programa osatzeko, hamabost jarduera baino gehiago egingo dira, diseinuaren hainbat arlotako tokiko erakundeek bultzatuta: moda biziberritzailea eta biomaterialak, interiorismo demopatikoa eta fablab-ak, topaketak, tailerrak eta merkatuak berrikuntza ekosozialekin eta teknologikoekin, produktu- eta zerbitzu-berrikuntzekin, grafikoekin edo ikus-entzunezkoekin. Horiek guztiek sormena, lurraldea eta komunitatea konektatzen dituzte. Itxialdian, Partekatu!, bizi izandakoa partekatuko dugu eta etorkizun biziberritzailerako hurrengo urratsak ereiten dituen lan kolektiboa ospatuko dugu».

Informazio gehiago: www.bilbaobizkaiadesignweek.eus.

Detalles

Comienza:
noviembre 20
Finaliza:
noviembre 28
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/11/20/bilbao-bizkaia-design-week-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Santa Kruz elkartea
Andoain, Gipuzkoa 009 España