Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Zinema Gaur zikloa 2025

noviembre 11 - diciembre 2

Montehermoso kulturunera datorkigu berriro Zinema Gaur zikloa: zinemagile bikainez beteriko  proposamenak, gaurko zinema garaikidearen panorama ezagutu eta harekin gozatzeko; ohikoa ez den zinema gustuko duzu baina ez dakizu non ikusi? Hauxe da zure lekua: ikus-entzunezkoen programa honetan arte arlo guztietako profesionalak bilduko dira bestelako zinemarekiko interesa eta grina partekatzeko. Proiekzioek, lantegiek, ikastaroek eta performance-ek elikatuko dute hiriko zinemazale guztiei irekitako gunea.

Egileezagunen filmak izango ditugu, hala nola Angela Schanelec alemana,Alice Rohwachter italiarra eta Payal Kapadia indiarrarenak. Emakumeen arteko adiskidetasun istorioak dakartzate, baita mito klasikoen berrikuspenak, fabula hipnotiko eta ahaztezinak. Horrez gain, biproiekziotan oso gonbidatu bereziak izango ditugu. Batetik, Rocío Mesa zuzendari eta ekoizle granadarrak bere lehen film luzea aurkeztuko du, Secaderos, eta kamerarik gabeko zinema lantegia eskainiko du. Bestetik, gurekin izango dugu Pello Gutiérrez zinemagile euskalduna, bere azken filma(Erreplika )aurkezteko, 2024ko Zinemaldian saritua. Zinema Gaur ekimenak gure hirian estreinatu gabeko filmak ekarriko dizkigu, Montehermosoko pantaila handian ikustea merezi dutenak.

Emanaldiak jatorrizko bertsioanazpitituluekin lagunduta. eta sarrera doan, lekuak bete arte.

Programaren koordinazioa Garbiñe Ortegaren eskutik, komisarioa eta zine- komisariotzako irakaslea Elías QuerejetaZine Eskolan.

 

EGITARAUA:

Local

Letren Fakultatea (UPV/EHU), Montehermoso Kulturunea, UNED Gasteiz, Artium Museoa, Jimmy Jazz Aretoa, Florida Zinemak, Bakh, Euneiz eta Buesa Arena.
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España