
Miguel Lorenteren Autopsia al Machismo liburuan oinarrituta, 3025. urtera joango gara, antzerkian dena baita posible. Berdintasuna dagoeneko lortu duen gizarte berri bat aurrera egiten ari da. Ez dago generorik, baina sexuak egon, badaude, baita konpondu beharreko arazoak ere… Artearen Komedia estiloko satira da bete-betean, eta ikus-entzuleek ondorengo foro batean eztabaidatu ahal izango dituzten zalantzak planteatuko ditu.