
Lucía bere logelan esnatzen da bat-batean, jostailuen kutxatik zaratak entzuten dituelako. Beldurra sentitzen badu ere, kutxa irekitzen du eta han agertzen dira lehoi basati batzuk, oilo jostalari batzuk… eta baita arrautza eurite bat ere! Astoekin jolastu nahi du, baina ez diote kasurik egiten, eta aitona-amonen bila korrika doa. Edo… dortokak al dira? Zergatik mugitzen da ohea? Elefanteak datoz! Zer egin? Zapalduko naute! Kangu ruekin jauzi egitera! Arrainarekin igeri egitera! Zein nekatuta nago, nire astotxoarekin jolastuko naiz! Basoan al nago? Kukua entzuten dut, fosilak aurkitzen ditut… eta mugitzen dira! Ze dibertigarriak! Eta zein ederra da zaldiek urmaelean nola irristatzen diren ikustea. Zer gertatzen ari zait? Hau benetakoa al da edo amesten ari naiz? Jakina! Aitona-amonek esaten duten bezala: mila abentura zoro bizitzen ditugu gure garunak, gauez, dantzan hasten denean.
Shhhhh! Laster ohera noa, dantzan egin nahi dut!
Fitxa artistikoa:
Testuaren egilea: Víctor Iriarte
Musikaren egilea: Camille Saint-Saëns / Eduardo Izurzu
Koreografiaren egilea: Iñaki Fortún
Zuzendaria: Iñaki Fortún (Fueradeleje)
Ikuskizunaren iraupena: 53 minutu
Musika: Grabazioa
Interpreteak: Itxaso Etxepeteleku, Paula Fortún, Yohanel Colón eta Iñaki Fortún