
Zuri-beltzeko argazki zaharretan izoztuta geratu den abeslaria. Beti gazte. Kapsulatua. Enkoadraketan harrapatuta, binilozko diskoetan ahotsa bezala. Ikuspuntua aukeratzen dela ahaztuta. Kantaria izateaz gain, Lurdes Iriondo euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea dela ahaztuta. Umeak zirela gakoa ulertu zuen, eta haientzat lan egin zuen.
Fitxa teknikoa: