Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Bisita gidatuak: «El tacto del contacto», Inés Garcíaren erakusketa

noviembre 15

Bisita gidatua. Erakusketa «El tacto del contacto»
Bisita guidatua Inés Garcíarekin (erakusketaren artista)

Data: Azaroak 8 eta 15, larunbatak
Ordutegia: 11:30
Iraupena: 45 min.
Hizkuntza: Gaztelania
Edukiera: 15 pertsona talde bakoitzeko.
Sarrera: Dohainik aldez aurretik izena emanda.

Inés Garcíak, 2025 Babestu programako artista egoiliarrak, bere azken proiektua aurkeztuko du Urkixo aretoan: «El tacto del contacto» (Kontaktuaren ukimena). Instalazioak mugimenduan dagoen irudiaren, gorputzaren eta espazioaren arteko harremana ikertzen du.

Erakusketa begirada filmikotik hedatzen da, eta “proiekzio-kabina” bihurtzen du Urkixo aretoa. Bere film analogikoetarako diseinatutako gailuekin esperimentatu ondoren, artistak beste urrats bat egin, eta aretoa eraldatzen du, espazioko elementu arkitektonikoez jabetuz, zinema hedatuko murgiltze-esperientzia bat proposatzeko.

Erakusketa-gunean zinema nola erakusten den zalantzan jartzeko duen interesaren ondorioa da ikuspegi hori. Aldi berean, aukera eman nahi dio publikoari mugimenduan dagoen irudiarekin elkartzeko arretatik, alde fisikotik eta hurbiltasunetik abiatuta.

Horrela, artistak eraikitzen duen unibertso intimoan, materiarekiko kontaktuak zalantzan jartzen ditu pantailaren eta begiratzeko ekintzaren beraren muga tradizionalak. Proposamena osatzeko, azetatoaren gainean egindako pintura batzuk jarri ditu leihoetan, zinema-iragazki gisa, kanpoaldea begirada berri batekin ikusteko.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España