Cargando Eventos

« Todos los Eventos

KLUBAK: KMK Liburutegiko irakurketa kluba: «Babilonia» (Donostia)

noviembre 19

Urteari amaiera emango diote irakurketaren inguruko topaketa berri batekin. Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegitik KLUBAK programaren laugarren zikloan parte hartzera gonbidatu nahi gaituzte. Oraingo honetan, ondarearen inguruan arituko diren bi irakurketa eta solasaldi bat proposatzen dizkigute. Saioak gazteleraz izango dira eta Ander Izagirrek dinamizatuko ditu. 

Irakurketa klubeko bi saioak Errege Katolikoen kaleko lokalean egingo dira eta beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Ziklo honi amaiera emango dion solasaldia berriz, Santa Teresa komentuan izango da. Bertan, Izagirrerekin batera, Josebe Blanco idazle eta artzaina egongo da.

Hemen duzue KLUBAK programaren laugarren ziklo honen informazio guztia.

4. Zikloa. ONDAREA (gazteleraz)

Gidaria: Ander Izagirre

  • Irakurketa klubeko saioak (Errege-Erregina Katolikoak, 16. Aurretiko izen-ematea beharrezkoa. Laster)
    • Azaroak 19, asteazkenaBabilonia, Joan Mari Irigoien
    • Abenduak 10, asteazkenaBasa, Miren Amuriza
  • Topaketa (Santa Teresa Komentua. Sarrera librea edukiera bete arte)

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España