Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Butaka Txikia 2025-2026: «Scrooge eta mamuak»

diciembre 27

2025-2026ko Butaka Txikia egitarauaren barne.

  • Haurrak. + 5 urte
  • Euskara

Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, maitasunean sinesteari utzi diona. Roberta enplegatuari egun librea kendu ondoren, bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi nahian, Scroogeri gau batean hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio: Marley zekena. Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.

Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge pertsona eskuzabala, bizia eta maitagarri bihurtuko da.

Charles Dickensen Gabonetako ipuina eleberriaren egokitzapen librea da, Alex Gerediagaren eskutik, gure garaira ekarria eta Khea Ziaterren sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, non kode zinematografikoak eta eszena aurkitzen diren; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/12/11 08:30 Noiz arte: 2025/12/27 17:00
  • Aurrez aurreko sarreren salmenta: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke (frontoietan izan ezik) ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenagora arte.
  • Prezioa: 5€.
  • Pertsona guztiek sarrera erosi beharko dute.
  • Sarrerak erostean, egiaztatu, gerora ezingo baita sarrerarik trukatu edo itzuli, jarduera aldatu edo bertan behera geratzen ez bada.
  • Pertsona berak ezingo ditu erosi salmenta berean 5 sarrera baino gehiago ikuskizun bererako, ezta guztira 35 baino gehiago ere.
  • 8 urtetik beherakoek lagunduta joan behar dute.
  • Ikuskizuna hasi ondoren ezingo da aretoan sartu.
  • Gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat lekuak daude. Horrelako lekuak behar izanez gero, adierazi sarrerak erosterakoan edo aukeratu Interneten bidez erosterakoan.

Konpainia: Khea Ziater

 

Local

Federico García Lorca Antzokia (Lakua Gizarte Etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España