Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Butaka Txikia 2025-2026: «BoBo»

enero 4, 2026

2025-2026ko Butaka Txikia egitarauaren barne.

  • Haurrak. 3-7 urte
  • Gaztelania
  • Bi emanaldi: 17:00etan eta 18:30ean

BoBo txotxongilo ikuskizun bat da: haur batek bere gurasoen maitasuna eta arreta familiako izaki berri batekin partekatu behar duenean gertatzen denaz hitz egiten diguna. Gure BoBo txikia «tronutik kendutako printze» bat bezala sentitzen da eta uste du bere gurasoek jada ez dutela berdin maite.

Denborarekin eta maitasunarekin gaindituko du egoera hau eta bizitza osorako lagun bat irabazi duela konturatuko da. Pinguino txiki baten gorabehera dibertigarrien bidez, gurasoen eta seme-alaben eguneroko bizitzako egoerak jorratzen dira umorez.

Ikuskizun honen 2 saio antzeztuko dira ordutegi hauetan:

    17:00 – 18:30

Murtziatik: Periferia Teatro.

Sarrerak erosteko datak
Noiztik: 2025/12/11 08:30 Noiz arte: 2026/01/04 16:00
  • Aurrez aurreko sarreren salmenta: sarrerak edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan ere eros daitezke (frontoietan izan ezik) ikuskizuna hasi baino 5 minutu lehenagora arte.
  • Prezioa: 5€.
  • Pertsona guztiek sarrera erosi beharko dute.
  • Sarrerak erostean, egiaztatu, gerora ezingo baita sarrerarik trukatu edo itzuli, jarduera aldatu edo bertan behera geratzen ez bada.
  • Pertsona berak ezingo ditu erosi salmenta berean 5 sarrera baino gehiago ikuskizun bererako, ezta guztira 35 baino gehiago ere.
  • 8 urtetik beherakoek lagunduta joan behar dute.
  • Ikuskizuna hasi ondoren ezingo da aretoan sartu.
  • Gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat lekuak daude. Horrelako lekuak behar izanez gero, adierazi sarrerak erosterakoan edo aukeratu Interneten bidez erosterakoan.

Local

Zabalgana Gizarte etxea – (Pasabidea)
Juan Gris, 2
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España