Huhezinema jaialdiaren 19. edizioa urtarrilaren 21ean, 22an eta 23an egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman.
Huhezinema jaialdia urte hauetan guztietan bereizgarri bihurtu da euskal ikus-entzunezkoen sormena, gazteen talentua eta kultura garaikidea sustatzeagatik. Antolakuntza Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko ikasle taldeak egiten du urtero, esperientzia akademikoa eta industria zinematografikoa uztartuz.
Lehiaketan parte hartzeko, galdetegi hau bete behar da eta lanak bidaltzeko azken eguna azaroaren 16a izango da.
Aurten, sari hauek izango dituzte:
Sail Ofiziala: Hautatutako finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik.
? Huhezinema saria: 650€
? Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Ikasleen Saila
? Ikasle film onena: 300€
? MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari.
? Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Bideoklip Saila
? Bideoklip onena: 300€
? Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Era berean, baliteke sari gehiago egotea, beti ere babesle gehiagoren laguntza jasoz gero. Leihaketan parte hartzeko oinarriak, sariei buruzko xehetasunak eta askoz gehiago webgunean izango da ikusgai.