Cargando Eventos

« Todos los Eventos

BIDEOTIKAN 2025 – ARTE DIGITALAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA

noviembre 21 - noviembre 23

Bideotikan Bilboko Arte Digitalaren Nazioarteko Jaialdiaren bosgarren edizioak apustu sendoagoa egingo du artearen eta teknologiaren arteko harremanetik sortzen den sorkuntza garaikidearen alde.

Net.art-en espirituan oinarrituta, 2025eko edizioak berriz helduko dio bere energia esperimentalari, eta aztertuko du nola eraldatzen duten gaur egun lengoaia digitalek, datuek eta adimen artifizialak sorkuntza artistikoa eta teknologiarekin dugun harremana.

Esparru horretan, aurten ere Bideotikan-ek arte digitalaren galeria bihurtu du Bilboko pantailen zirkuitua, bertako eta nazioarteko artisten lana proiektatuz.
Azkuna Zentroko Eguzkiaren Pantailan egongo da ikusgai arte erakusketa iragankor hau, hain zuzen, azaroaren 21etik 23ra, egun horiexetan Atarian egingo den This is Basque Design Merkatuaren oihal grafiko gisa.

Bi jarduera horiek BBDW- Bilbao Bizkaia Design Week-en programazioaren parte izango dira. Edizio honetan, Larrialditik biziberritzera izenburupean egingo da BBDW, eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok gogotsu hartuko du parte.

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Auditorio)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España