
Rober Astorganoren ‘Las mujeres de negro’ dokumentala emakume ausart batzuen istorioa da. Irainak eta etengabeko errepresioa gorabehera, ez zuten atzera egin eraildako etxekoen oroitzapena gordetzeko zereginean. Horiei esker, 1936an Errioxan eraildako 400 pertsona baino gehiago dauden 3 hobiak hilerri zibila dira gaur egun. ‘La Barranca’ du izena, Estatuko haundienetako bat.
Dokumentalaren emanaldiaren ostean, Rober Astorganok, zuzendariak, eta biktimen senitarteko batek emango dute jazotakoaren berri.
Film dokumental honek 2025eko Publikoaren Saria jaso du Nafarroako ‘Memoria duten irudiak’ ikus-entzunezko topaketan.