
Tartar Kolektiboak (Jone Amezaga dantzaria eta Manu Gaigne musikaria) «Partiturak praktikatuz» laborategia eta aurkezpena egingo dute Dantzagunean. Eusko Jauraritzaren ikerketa koreografikorako dirulaguntza eskuratu dute, eta ekimenaren asmoa ikerketa hori irekitzea edo partekatzea da.
Laborategiaren helburua dantzari eta musikariekin Remedios Vals obran oinarritutako partitura irakurri eta interpretatzea da, instrumenturik gabe, ahotsa eta gorputza erabiliz. Esprimentatzeko, inprobisatzeko eta jolasteko gune bat izan dadin nahi dute.
Ondoren, haien ikerketaren aurkezpena egingo dute.
Biak doako jarduerak dira, baina izena emateko galdetegia bete behar da.