
2026eko Getxoko Negufest jaialdiaren barne.
Musikaren bidez abstrakzio gorenaren ibilgailu bezala ulertuta, Ecstasis proposamenean esperientzia mistikoa lau urtez arakatzen jardun ondoren, Raül Refree eta Niño de Elche-k lotura estuko beste ideia batetan sakontzen dute; aldi berean, aurrekoa alde batera uztea Dakar.
Kontzeptu horren alderdirik gizatiarrenak maitasunaren eta espiritualtasunaren gorazarreak trantsiziora eramaten ditu: bizitzaren eta heriotzaren, minaren eta poztasunaren, zarataren eta isiltasunaren arteko igarobidera. Mugagabe eta neurrigabe atondutako esperientziak Cru+es izeneko errepertorio berria, pop kantagintzaren ertzerainoko bidaia, elektronika esperimentala abiapuntu, Yannis Ritsos poeta greziarraren bertso onirikoek gidaturik.
Zuzenekoan, Raül Refree eta Niño de Elcheren proposamena liturgia bat da zentzurik sakonenean: erritual publiko bat, Marta Pazosen zuzendaritza artistikoaren urdin nuklearrean bildurik. Rockdelux aldizkariaren hitzetan, “giroa, eliza-organoak eta subgrabeak” utztartzen dituen kantu espiritual berri bat» da esperientzia hau, benetan gauzatuz Antes de kantaren erdi-leloa: “Nadie hablará de nosotros / Y estaremos en todas partes / Sonriendo”.