
2025eko LABO GEO jaialdiaren barne.
«Jaranda», Irene Naranjo
Jeronimo monjeek aurkitutako piper barietate baten izena da Jaranda. Aurkitu ondoren, Vera eskualdeko odola bezala irudikatzen da. Dantza lan honekin jakinduriari eta tradizioari balioa eman nahi zaie, sakratuaren eta egunerokotasunaren arteko loturak azpimarratuz.
«Iraun», Amaia Elizaran
Gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bitartez hausnartzera gonbidatzen gaituen bidaia emozional bat da IRAUN. Formatu laburreko pieza bat, non Amaia Elizaranen gorputzaren mugimendu bizi eta adierazkorra neønymusen soinu-iruditeria pertsonalarekin bat egiten duten, gorputzaren eta soinuaren arteko elkarrizketa poetikoa sortuz.
«Basandere«, NODE
Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.