
Doinu bat jaialdia 2026ko urriaren 17an ospatuko da Navarra Arenan.
Punk rock britainiarraren banda mitikoa den Cock Sparrer izango da kartelburua, eta harekin batera punkaren eta rockaren panoramaren aniztasuna ordezkatzen duten 13 talderen hautaketa bat ariko da, belaunaldi arteko ospakizun bihurtu nahi duen jardunaldi batean.
Cock Sparrer banda Oi! soinuaren aitzindaritzat eta punk rock mundu mailako erreferentetzat jotzen da. Lehen aldiz joko dute Iruñean, eta kartel buru izango dira bertako taldeekin batera antolatutako ekitaldi batean: Brigade Loco, Kaleko Urdangak, Hell Beer Boys, No Limits, Chulería Joder, Arene 6, Streetwise eta Perlata; baita Europako streetpunkaren izen nagusietako batzuekin ere: Bull Brigade (Italia), Malad (Herbehereak), Underdogz (Alemania), Lions Law (Frantzia); eta CRIM katalanekin.
Punk rocka bere forma garbienean: bost hamarkada baino gehiagoko ibilbidea izanik, Cock Sparrer oraindik ere energia, jarrera eta langile-espirituaren sinonimo da. “England Belongs to Me”, “Riot Squad” edo “Take ’Em All” bezalako abestiak belaunaldi askoren soinu-banda bihurtu dira.
Hain zuzen ere, Doinu bat belaunaldien, estiloen eta musika-eszena ezberdinen arteko topaketa paregabea izatea du helburu, eta Iruña-Pamplona punk rock europarraren epizentro berrietako bat bihurtuko da.