«Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eskuraezinak diren egoerak» programaren barruan, pertsona horiek bizitzan zehar dituzten zailtasunak (familia, gizarte-harremanak, lana, etab.) ikusaraztea helburu duten hitzaldia izango da, gizartea kolektibo horien premien inguruan sentsibilizatzea lortzeko, gizarte inklusiboagoa eraikitzen joan ahal izateko.
Oraingo honetan, aniztasun sentsoriala duten pertson batzuk, euren bizipenak kontatuko dizkigute eta euren eguneroko errealitatera hurbiltzen saiatuko dira.