Cargando Eventos

« Todos los Eventos

La Risa Lista 2025: «Poderío»

diciembre 4

LA RISA LISTA

Aspaldian datoz aldaketak ate joka umorera, orain gizonek ez baitute nagusitasuna arlo horretan. Hamaika emakume eramaten ari dira bestelako ahotsak, bestelako ikuspegiak, bestelako kontakizun eta analisiak areto eta sare sozialetara, gu guztioi irri eginaraziz, pentsaraziz, galderak eginaraziz.

 

PODERÍO

VIRGINIA RIEZU

Bai, Pantojaren kopla-izenburua ekarri dizu gogora eta ez da kasualitatea: folklorika haiek ederki zekiten nola egin beren aldeko promozioa, nola jarri eszenatokiaren erdian eta nola izan sekulako arrakasta, baimenik eskatu gabe. Zergatik “poderío”? Hitzek axola dutelako, eta bazelako ongi egokitzen zaidan bat janzteko tenorea.

Nire aurreko bakarrizketan, Para ser mujer eres bastante graciosa (emakumea izateko, barregarri samarra zara), hatzarekin adierazten nuen oraindik ere ezustea eragiten duela emakume komikoa ikusteak (spoilerra: ez gara adarbakarrak, arras barregarriak gara). Orain, ordea, begirada aldatu da: ez baitiot hainbeste erreparatzen kanpotik esaten dutenari, barnetik datorrenari baizik, barnean daukagun ahalmenari.

+18

Local

Kondestable Civivox-a
Nagusia, 2
Pamplona/Iruña, Navarra 201 España