
Juan Manuel Díaz de Guereñuk gaztelaniaz aurkeztutako solasaldian Tessa Hullsen (Kalifornia, 1984) Alimentar a los fantasmas (Reservoir Books, 2025) komikiaz hitz egingo dugu.
Tessa Hulls Estatu Batuetan jaiotako artista plastiko eta idazlea da. Hainbat artikulu argitaratu ditu The Washington Post, Atlas Obscura eta The Adventure Journal egunkarietan, eta bere komikiak The Rumpus, CityArts edo Spark bezalako argitalpenetan irakurri ahal dira.
Bere lehen eleberri grafikoarekin, A Graphic Memoir, gaztelaniara Alimentar a los fantasmas bezala itzulia, Hullsek 2025eko Biografiako Pulitzer Saria irabazi zuen. Lan honen ilustrazioek emakume txinatarren hiru belaunaldiren bizitza azaltzen dute: egilea, ama eta amona, eta bizitasuna ematen diote bizi izan duten traumaren esperientziari, familiako istorioen bidez transmitituta, eta baita horiei lotuta mantentzen dituen maitasunari ere.