Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kultur Gabonak 2025-2026: «Sarat Made»

diciembre 18

2025-2026ko Kultur Gabonak – Bilboko Gabonetako Kultur Egitarauaren barne.

Sarat Made-n, Frantziako Iraultzako bi intelektual eta politikariren arteko talka dramatiko batean murgilduko gara: Jean Paul Marat eta Sadeko markesa.

Agertoki batean, ustez hutsik baina jokoz betea, aktoreek justiziaren eta berdintasunaren aldeko borroka antzeztuko dute, batzuetan ikuspegi ziniko eta anker batetik, bestetan ikusmolde humanistatik.

Sarat-Made ez da bakarrik Frantziako Iraultzari buruzko kontakizun bat, baizik eta edozein mugimendu politiko eta sozialek berez dituen ideia eta kontraesanei buruzko gogoeta sakona. Ikusleari desafioa botatzen dio, botereari, moralari eta giza izaerari buruzko egia deserosoei aurre egin diezaien.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Borja Ruiz
  • Antzezleak: Aitor Guisasola, Nagore Cenizo-Arroyo, Iñigo Martín, Ioritz Benito, Rita Martín, Iraia Urraca, Elvira Diéguez

Local

Otxarkoagako Udaltegia
Pau Casals Etorbidea, 19
Bilbao, Bizkaia 020 España