
Riley nerabezaroan sartu da eta bere buruko kuartel nagusia bat-batean eraldatu egin da pubertaroko erabat ustekabekoa den zerbaiti lekua egiteko: emozio berriak! Poztasuna, Tristura, Amorrua, Beldurra eta Nazka, kudeaketa bikaineko urteak gainean dituztela (haien arabera…) ez dakite zer sentitu Antsietatea bortizki agertzen denean. Eta ez dator bakarrik: inbidia, lotsa eta aspergura ditu lagun.