Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Aitzina Folk 2025: DOOLIN’

diciembre 20

2025eko Aitzina Folk jaialdiaren barne.

Nashvillen grabatutako azken albuma eta Estatu Batuetako zein Kanadako folk jaialdi eta topaketa handienetan hiru urteko birak egin ondoren, Doolin’ taldeak Circus Boy izeneko lan berria aurkeztu zuen 2022ko amaieran, Compass Records disketxe estatubatuar ospetsuaren zigilupean.

Circus Boy bidaia baten istorioa da. Bidaia Doolinetik, Irlandako arrantza-herri batetik, abiatzen da, New York eta Montrealeraino, ondotik, Chicagotik New Orleansera, eta, azkenik Dublinera, Londresera eta Parisera itzultzen delarik. Taldearen inspirazio iturria taldekideen abentura pertsonal eta musikalak dira.

Folk irlandarra kultura afroamerikarrarekin (funk, soul, jazz, rap), abesti frantsesarekin eta pop musikarekin nahastu egiten dute.

Doolin’-ek, Tolouseko sustraietatik zabaltzen den energiaz beteriko estilo berezia eskaintzen digu. Sustrai horien omenez, argitaratu dute, hain zuzen ere, Claude Nougaroren L’ Amour Sorcier-en bertsio pertsonala (Bumcello taldearen laguntzarekin).

 

Local

Jesús Ibáñez de Matauco antzokia (Hegoalde gizarte-etxea)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España