Gizarteak erritmo bizian egiten du aurrera, dena eskura dugu, baina jada ez zaigu denborarik geratzen hausnartzeko, gure ohiturak, ideiak, bizimodua… nondik datozen galdetzeko. Eta norantz goazen.
Umorezko bakarrizketaren bidez, gaur egun bizi ditugun egoerei buruz hitz egingo dugu, eta komediaren bidez, eguneroko esperientzietan murgilduko gara, emakumeei ematen zaien tratua zalantzan jarriz, baita gizarte patriarkal batek ezartzen dituen presioak eta helburuak ere.