
Donosti 1987, Un asunto de txapelas antzezlanak iraganera bidaiatzen du, umoretik abiatuta, eta Gorka Aginagaldek eta Txemi Parrak antzeztuta. Gaur egungoaren oso bestelako erretratu bat. Nolanahi ere, hiriaren azalean begiztatzen diren ezberdintasunak ez dira hainbeste hiriaren barrura begiratzean. Garai hartako jendearen portaera asko errepikatu egiten dira, eta giroa, tarteka, oso antzekoa da. Are gehiago kontuan hartzen badugu aldatzen ez den eta istorioaren ardatzetako bat den gauza bat: Reala. Txuri-urdinak Kopako finala jokatzeko zorian daude; Atletico Madril izango dute aurkari. Testuinguru horretan, Aitor Tilla Txetxu Txintxarreta ikaskide ohiak zuzentzen duen Txapelas Txetxintxako bulegoetara joan da lan bila, eta hautaketa-prozesu bitxia egin beharko du. Ikusleek ikusiko dute ezer ez dela ematen duena.
Fitxa artistikoa: