Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Dkluba: Ixabe

enero 30, 2026

Ixabek Zure estoldetan izeneko lehen albuma aurkeztuko du Imanol Larzabal Aretoan (Lugaritz Kultur Etxea). Ixabe Xabi Bizkai (ahotsa, gitarra) eta Beñat Bizkai (ahotsa, teklatuak) anaien inguruan osatutako seikote ziburutarra da. Xabi Bizkaik sortutako konposizio eta hitzak oinarritzat hartuz, taldea paisaia argi-ilunak marrazten saiatzen da, melodiak eta giroak zainduz eta han-hemenka prog eta folkrock eraginak (Timber Timbre, Robert Wyatt, Anari…) nabari dira.

2021 eta 2023 artean, Antena Baita maketan bilduak diren 3 demo plazaratu zituzten bi anaiek. Anartean, taldea osatzen joan zen eta gaur egun Bixente Eiherabide (bateria), Xabi Iriarte (baxua), Xan Urbistondo (gitarra) eta Xabi Leon (teklatuak) dira gainerako kideak.

Zure estoldetan lehen lan luzea argitaratu berri dute Usopop diskak zigilupean. Berako Atala estudioan zuzenean eta analogikoan Iñigo Irazokirekin grabatu zuten. Kantu beltz eta melankoniatsu berriekin datoz beraz Ixabetarrak, publiko zabalago bati beren unibertsoa ezagutarazteko xedez.

Local

Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz) – (Imanol Larzabal Aretoa (Lugaritz))
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España