Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Atearen bestaldean»

febrero 7, 2026

Hika Teatroa konpainiaren Atearen bestaldean ikuskizunak ateak irekitzera gonbidatzen du ikuslea eta bestaldean dagoenaz gozatzera. Keinu antzerkia.

Neska aurrera doa bidean, bere atearekin, izan zen bizitza eraikitzen duten oroitzapenez betetako ate-etxearekin. Berriro bizi nahiko lukeen bizitza, oraintxe bertan balitz bezala. Mendiak eta hiriak ibiltzen ditu, ibaiak eta basamortuak zeharkatu, itsasoaren barrenean galdu. Gaur, ordea, zain dago atearen bestaldean. Egun berezia du. Bere urtebetetze eguna. Atea jo dute?

Atearen bestaldean pertsonok egoera kaltegarriak gainditzeko dugun gaitasuna, erresilientzia, alegia, lantzen duen ikuskizun parte-hartzailea da. Ate bat ireki eta gurutzatu. Ate bat ireki eta gonbidatu. Bata zein bestea itxaropen eta alaitasun ekintza txikiak dira, eta eginerrazak dirudite; hainbatetan, ordea, ezinezko bihurtzen dira.

Adina: + 4 urte.

  • Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga
  • Antzezleak: Sandra Fernández-Agirre

Local

Larratxo Kultur Etxea
Larratxo pasealekua, 55
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España