Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sevak Avanesyan & Josu Okiñena

febrero 10, 2026

Sevak Avanesyan (biolontxeloa) eta Josu Okiñena (pianoa) bikotearen kontzertua Batura Zikloaren barruan.

Aita Donostiaren jaiotzaren 140. urteurrena eta heriotzaren 70. urteurrena oroituko dituen zikloaren baitan, biolontxelo eta pianorako programa bat aurkeztuko digu Batura Zikloak, bere ondarea eta Europako tradizioa lotzen dituen zubi bat marraztuz. Aita Donostiaren lanekin batera, errepertorioak Jesus Guridi eta José María Usandizagaren lanak biltzen ditu: XX. mendearen hasierako euskal musika-identitateari eskainitako hiru begirada osagarri.

Programa bi konpositore armeniarren piezekin osatuko da, Donostiak, Babaïan mezzosoprano eta konpositorearen lagun minaren bidez, kultura armeniarrarekin izan zuen lotura gogora ekarriz. Amaitzeko, Johannes Brahmsen Fa maiorreko 2. Sonatak elkarrizketa hau zabalduko du, eta biolontxeloaren lirismoak eta arkitektura pianistikoak intentsitate eta fintasun handiko esperientzia biziaraziko digute.

Local

Usurbe Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia)
Bideluze Plaza
Beasain, Gipuzkoa 019 España