Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«40. Bidegurutzea»

febrero 21, 2026

Neri(H)ari – Myriam Perez Cazabonen 40. Bidegurutzea lana inflexio une bat da: norbera eta ingurua galderez betetze bat. Bada, aurrerantz begiratu ahal izateko, atzera-begiratze bat; edo ber-begiratze bat. Bidean egote eta egite bat. Pentsamendu, ekintza eta paisaia ezberdinetatik, bakardadean igarotze bat eta horrela adierazten du artistak:

Behin eta berriz errepikatzen zaidan amets bat dut: hortz guztiak etengabe erortzen zaizkidanarena. Zer edo zerren amaiera isladatzen omen du… Izan daiteke bidegurutze baten erdian aurkitzen gareneko momentu horietako bati egokitzea: zein bide utzi? Zein aukeratu? Baditut gainazaleko geruza gogorrak desegiteko eta itzalean, bazterrean edo zirriborroetan geratzen diren beste egiteei atenditzeko nahia eta beharra. Pilatu zaizkit norabide argirik gabeko une nahasiak: eta orain? …zer egin, norantz jo, nola egokitu?

Informazio gehiago: neri(h)ari

  • Ideia, zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Argazkiak: Aitziber Orkoloaga, Nagore Legarreta

Local

Tabakalera – (Gazteszena eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España