Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Bi baso bat ur»

marzo 21, 2026 - marzo 22, 2026

Metrokoadroka kolektiboak dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko du Bi baso bat ur antzezlanean; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, modu alai batean.

Lau pertsona dantzaleku baten erdian. Bakoitzak baso bat ur du eskuan. Lauak guztiz geldirik daude, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.

Tratu txarren osteko alaitasunaz mintzo da antzezlan hau. Tratu txarrak jaso dituen pertsona bati alaitasuna ebasten dio tratu txarren eragileak. Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz.

Dantzalekuaren erdian ezin mugiturik dauden lau pertsonen istorioa kontatuko du Metrokoadroka kolektiboak; sakontasunez eta errespetuz baina, esan gabe doa, modu alai batean.

Informazio gehiago: Metrokoadroka

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaritza: Edurne Azkarate
  • Testua eta dramaturgia: Miren Azkarate, Oier Guillan, antzezlaneko taldea
  • Aktoreak: Intza Alkain, Javier Barandiaran, Marina Suarez, Iraia Elias
  • Zuzendari artistikoa: Idoia Beratarbide
  • Laguntzaile fisikoa: Ainhoa Alberdi
  • Hizkuntza aholkularia: Asier Sarasola
  • Musika: Ander Fernandez
  • Diseinua: Allende Arnaiz
  • Argiak: Junki Mayo
  • Ekoizpena: Josu Zubia, Maite Aizpurua, Metrokoadroka
  • Banaketa: Oscar Picazo, ENTER banaketak

 

Detalles

Comienza:
marzo 21, 2026
Finaliza:
marzo 22, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/03/21/bi-baso-bat-ur/webkklik00-detalle/eu/

Local

Tabakalera – (Gazteszena eta)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España