
13 edizio ondoren, Fandango eta Arin-Arin koreografia txapelketa Vitoria-Gasteizen ospatuko da abenduaren 13an. Euskal Herri osoari zuzendutako txapelketa da, Euskal Dantzen munduan murgilduta dauden nibel handiko talde guztiei parte hartzeko aukera emanez.
Txapelketa hau abenduan ospatuko da urteari amaiera emateko nahiarekin, eta beti bezala, antzoki publiko itxi batean egingo da eguraldiaren menpe baikaude.
Ekitaldia bi zatitan banatuko da: alde batetik, fandango eta arin-arin koreografia txapelketa egiten da eta ondoren, bigarren zatian, Araba Dantzarien Biltzarreko taldeen dantza solteko erakusketa.
Aurten, abenduaren 13an ospatuko da (larunbata) arratsaldeko 19:00etan Lakua gizarte etxeko Federico García Lorca antzokian.
Sarrerak jaso daitezke egun berean 18:00etatik aurrera, Lakua Gizarte Etxeko sarreran, edukiera bete arte.
Txapelketan izena emateko epea azaroaren 1tik 30era izango da. Txapelketan parte hartu nahi duen talde orok galdetegia bere osotasunean bete behar izango du eta adb@arabako.com helbidera bidali.